2016/06/17

CARMEN DURAN ADITUA GELAN



CARMEN DURAN ADITUA GELAN

2016ko ekainaren 16an Carmen Duran  Eibarko  jostailu denda batean lan egiten duena etorri zen gure gelara. Gure proiektua “Legoa”  denez etorri zen azaltzera Legoaren historia: 1986an asmatu zuten Legoa eta ez zen plastikozkoa  egurrezkoa baizik. Geroago esan zigun Carmenek asmatu zutenean Legozko piezak plastikozkoak ez zirela sartzen bata bestearekin.
Esan zigun ere antzinako plastikozko piezak eta gaur egunekoak elkarrekin sar daitezkeela.
Legozko piezak 3 koloreekin hasi ziren:  gorria, urdina eta horia. Asmatu zuenak ez zuen  kolore berdea sartu nahi,  jendeak Munduko  2. Gerrarekin  erlazionatuko zuela  beldurrez. Baina kolore gutxi zeudenez  sartu zuen eta oso ondo saldu zen.
Orain dela 19 urte  Carmen Duran Jeronimo dendan lanean hasi zen.  Orain dela 11 urte dendan aldaketak egin zituzten,  lehen ez ziren sartzen ezta 15 pertsona ere, eta jostailuak paretetan jarrita zituzten.
Lego tipo handiena   duplo legoa  zela komentatu zigun. Bi  duplo mota daudela 2 urtetik 5 urteetara eta bestea urte batetik 5 urteetara.
Jeronimo dendako Legorik garestiena  ``Lego friends´´  gaztelu bat  da.  ``El Halcón  Milenario´´  dendan izanez gero  200 eta 300 euroren artean  balioko zuen.
Carmeni Legoak Playmobilak baino gustatzen zaizkio. Berari gustatzen zaio Legoa  nahi duzuna egin ahal duzulako.
Baten bere lankidearekin dendan  harrapatuta gelditu zela esan zigun, eta ez  zekitela zer egin. Ondoan telefono bat zuten eta janaria eta ez zitzaien ezer bururatzen oso urduri zeudelako. Kristala jotzen hasi ziren eta  Koskor tabernan zeudenak agurtzen hasi ziren.  Azkenean bururatu zitzaien beraren bikoteari deitzea eta etorri ondoren atearen malgukia hasi zen kentzen. Baina ez zuenez funtzionatzen palanka egin zuen eta atea zabaldu zuen eta biok atera ziren.

Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen saioa. 

Mila esker Carmen!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario