2016/03/01

YOLANDA ARRIETA




 YOLANDA ARRIETA!!

Gu 3. ziklokoak Yolanda Arrietaren liburua irakurri dugu “Nitaz ahaztu dira.”
Binaka etxera eraman dugu etxeko lanak bezala,  etxean irakurri eta eskolara ekartzeko prestatzen dugu. Esanahi batzuk bilatzen ditugu, gero gelan kontatzeko zer esan nahi duen.
Gelan altuan irakurtzen dugu etxean prestatutakoa. Ondoren esanahiak esaten ditugu besteak jakiteko.

“Nitaz ahaztu dira” ipuinean gertatutakoaren laburpen txiki bat egingo dizuegu, Yolanda Arrietak idatzitakoa:

Neskatxa bat etxera joaten da, bere gurasoak bertan ez daudela ohartu da. Ama eta aitari deitzen dio eta telefonoak kale, amonari deitu eta erantzungailua, aitonari ez, ez daukalako telefonorik.
Bere gurasoak ez badaude etxean esaten diote etxeko lanak egiteko.
Beko okindegira joaten da eta okinarekin hitz egiten du.
Denbora pasa ondoren Madrilera doan autobusa hartzea pentsatzen du, ez daukanez dirurik atzeko atetik sartzen da emakume batekin.
Hurrengo geltokian amona bat sartzen da, begi urdin eta hile zuriarekin. Neskatxaren eserlekuaren ondoan esertzen da. Ondoren amonak, Pipi Galtza Luzeren antza daukala esaten du eta ipuin bat lagatzen dio, zerbait barruan duela .

ETXERA HELDUKO DA?


                                                      BIOGRAFIA

        
  • Yolanda Arrieta, Etxebarrian jaio zen uztailaren 6an, Usurbilen bizi da, eta 52 urte ditu.
  • Haur Hezkuntzako irakaslea eta Euskal idazlea da.
  • Irakasle ikasketez gain, antzerkikoak,  kultur eta gizarte antropologikoak ere egin ditu.
  • Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioa egin ditu haur txikien, guraso eta irakasleekin.
 
  • SARIAK: ( 3 sari garrantzitsu izan zituen.)
      Jostorratza eta haria lana gaitik.
     Max saria, Groau! lana gaitik. 
     Euskadi literatura saria 2015ean,(argiaren alaba) lana gaitik.

Hainbat liburu argitaratu ditu bai haurrentzat eta bai helduentzat.         

Yolanda Arrieta Otsailaren 18an etorri zen, 5 eta 6. mailakoengana. Lehenengo 6.mailara joan zen eta ondoren guregana, jolas batzuk erakutsi zizkigun, eta “Nitaz ahaztu dira.” ipuinaren buruz hitz egin zigun.

Gure iritzian Yolanda Arrieta oso jatorra eta barregarria da.  Eta saioan oso ondo pasatu genuen.       






                                                                                           

No hay comentarios:

Publicar un comentario