2016/03/18

ZER DA? NOR DA?



ZER DA? NOR DA?
JOLASA – LEHIAKETA


Euskara ikasten ari garenok jolas bat egin genuen. Hiru deskribapen / asmakizun egin genituen. Gure jolasean parte hartzeko hiru deskribapenak asmatu behar zituzten. Pasilloan kutxa bat ipini genuen. Kutxa horretan erantzunak ipini behar zituzten. Papertxo berdinean euren izena, abizena eta zenbatgarren mailakoak ziren ere. Parte hartu zutenek erantzunak  ipini zituzten. Erantzun guztiak zuzenak izan behar ziren. Asmatu zutenen artean zozketa egin genuen, eta irabazleak saria izan zuen. Martxoaren 17an erantzunak kutxan sartzeko azkeneko eguna izan zen. Egun horretan kutxa jaso genuen. Zozketa martxoaren 18an, 10:30ean liburutegian egin genuen. Irabazlearen izena pasilloan ipini genuen.
Lehiaketan jende asko parte hartu zuen!!!

Gure taldearen izena: JACMAGUJONJMASALJU 





DESKRIBAPENAK

1. Mutila da. Altua da. Bera oso ona da. Gurekin egon zen. Bizi den herrian hondartza dago. Ile marroia dauka eta ile luzea du. Begi marroi-berdexka dauzka. Azala zuria dauka. Bizarra du. Gure pertsonaiari gauza asko egitea gustatzen zaizkio. Marrazkiak egitea asko gustatzen zaio. Zapatilak berdeak janztea  maite du. Gure lagun misteriotsua  umoretsua da,  euskara oso ondo daki.         ZEIN DA???? NOR DA????    

2. Handia da, jende asko sartzen da leku horretan. Eserleku asko daude. Eibarren dago.Batzuetan handik jende asko pozik ateratzen da, beste batzuetan haserre. Leku honen ondoan  oso ezagunak diren bi dorre daude. Lau argi-foku handi ditu. Oso jende ezagunak jolasten du bertan. Urdina eta gorria da. Batzuetan telebistan eta egunkarietan ikusi ahal da. Aipatzen ari garen tokian batzuk korrika egiten dute. 103x 65 m2 neurtzen du. Jendea sartzeko txartelarekin edo sarrerarekin joan behar da.   
                                    ZER DA????                                                              
3. Leku askotan aurkitzen da. Ezaguna da. Batzuk handiak dira eta beste batzuk ez horren handiak. Gauza asko topa ditzakegu, eta denak saldu egiten dira. Kafetegi bat du eta supermerkatua ere. Aparkaleku handi bat dago. Eibarren horrelako bat aurkitzen da, bere izena berdean eta txurian idatzita dago. Solairua asko ditu. Igogailua ditu eta eskailerak ere. Ego-gain ondoan dago, leihoak handiak dauzka.                                ZER DA?????



ERANTZUNAK:
ADUR
IPURUA
CORTE INGLES


GURE LEHIAKETAREN IRABAZLEA:

NAIA ORTIZ














No hay comentarios:

Publicar un comentario