2016/04/26

ASIER ALTUNA SAN ANDRES ESKOLAN





Asier Altuna

Gure hiruhileko honetan gure proiektua  “Pelikulak” da eta horren barruan adituak gelara ekartzea pentsatu genuen.

Irakasleek Asier Altuna zinema zuzendari gidoilariaren helbidea lortu zuten, eta ea etorri ahal zuen mesedez, eskatu zioten.
Berak baietz esan zuen, eta 2016.eko apirilaren 18an 5.mailara etorri zen.

Gure proiektuaren barruan, pelikulen planoak aztertzeko berak zuzendutako Topeka laburmetraia ikusi genuen. Etorri zenean Topekari buruz galdetu genion. Asierrek bere lagun baten liburuan oinarrituz egin zuela Topeka laburmetraia esan zigun.

Asierrek txikitan amets asko edukitzen zituen. Denak koaderno batean idazten zituen ahaztu baino lehenago. Bere  ametsetan oinarritzen da pelikulak egiterakoan.

Baita txikitan bere lehengusuarekin marraztu eta hainbat gauza egiten zituela kontatu zigun ere. Marraztea asko gustatzen zitzaionez arte ederrak ikasten hasi zen. Ez zen asko saiatu , eta  azkenean ez zuen gainditu. Baina ikasten jarraitu zuen.

Ondoren berak egindako laburmetrai bat ikusi genuen “Ezin – Neighbor”. Asierrek benetako historia bat zela ezan zigun. Euskal Herriko biolina jotzen duen emakume bat, beste herrialde batera doa, bere taldearekin kontzertu bat ematera. Bukaeran barru-barrutik irrintzi bat ateratzen zaio. Han dauden guztiak hasieran aho zabalik gelditzen dira. Gero txaloka hasten dira.


Bitartean  gure irakaslea guk egindako bi pelikulak ipintzen saiatu  zen. Arazo teknikoak direla eta ezin zuenez gelan ipini eta gela txikian funtzionatzen zuenez, bukatu ondoren Asierri erakutsi zizkioten  egindako laburmetraiak.

Saioa oso interesgarria izan zen. Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen Asierrekin.





No hay comentarios:

Publicar un comentario