2016/06/17

CARMEN DURAN ADITUA GELAN



CARMEN DURAN ADITUA GELAN

2016ko ekainaren 16an Carmen Duran  Eibarko  jostailu denda batean lan egiten duena etorri zen gure gelara. Gure proiektua “Legoa”  denez etorri zen azaltzera Legoaren historia: 1986an asmatu zuten Legoa eta ez zen plastikozkoa  egurrezkoa baizik. Geroago esan zigun Carmenek asmatu zutenean Legozko piezak plastikozkoak ez zirela sartzen bata bestearekin.
Esan zigun ere antzinako plastikozko piezak eta gaur egunekoak elkarrekin sar daitezkeela.
Legozko piezak 3 koloreekin hasi ziren:  gorria, urdina eta horia. Asmatu zuenak ez zuen  kolore berdea sartu nahi,  jendeak Munduko  2. Gerrarekin  erlazionatuko zuela  beldurrez. Baina kolore gutxi zeudenez  sartu zuen eta oso ondo saldu zen.
Orain dela 19 urte  Carmen Duran Jeronimo dendan lanean hasi zen.  Orain dela 11 urte dendan aldaketak egin zituzten,  lehen ez ziren sartzen ezta 15 pertsona ere, eta jostailuak paretetan jarrita zituzten.
Lego tipo handiena   duplo legoa  zela komentatu zigun. Bi  duplo mota daudela 2 urtetik 5 urteetara eta bestea urte batetik 5 urteetara.
Jeronimo dendako Legorik garestiena  ``Lego friends´´  gaztelu bat  da.  ``El Halcón  Milenario´´  dendan izanez gero  200 eta 300 euroren artean  balioko zuen.
Carmeni Legoak Playmobilak baino gustatzen zaizkio. Berari gustatzen zaio Legoa  nahi duzuna egin ahal duzulako.
Baten bere lankidearekin dendan  harrapatuta gelditu zela esan zigun, eta ez  zekitela zer egin. Ondoan telefono bat zuten eta janaria eta ez zitzaien ezer bururatzen oso urduri zeudelako. Kristala jotzen hasi ziren eta  Koskor tabernan zeudenak agurtzen hasi ziren.  Azkenean bururatu zitzaien beraren bikoteari deitzea eta etorri ondoren atearen malgukia hasi zen kentzen. Baina ez zuenez funtzionatzen palanka egin zuen eta atea zabaldu zuen eta biok atera ziren.

Oso interesgarria eta dibertigarria izan zen saioa. 

Mila esker Carmen!!!




2016/06/09

MARKOA EGITEN




Marko bat egin dut. 

Orain nola egin dudan azalduko dizuet. 

MATERIALA

• Makilak 
• Kola 
• Kartulina
 • Argazki bat 

Lehenengo markoa egiteko makilak behar dituzu. Gero kola makilen ertz guztiak pegatzeko. Gero argazkia makilen azpian ipini eta pegatu. Argazkiaren atzean kartulina ipini.

2016/05/26

FAMILIAKOENTZAT PROIEKTUAREN AURKEZPENA

“PELIKULA” PROIEKTUA FAMILIEI AURKEZPENA Guk 5.mailakoak kontatuko dizuegu nola prestatu genuen familientzako aurkezpena. Gure proiektua “PELIKULAK” izan da. - Lehenengoz hiruhilekoaren zehar landutakoa birgogoratu genuen. - Familiei zer kontatu adostu. - Lana binaka edo hirunaka banatu - Azaldu behar genuena ordenagailuz idatzi genuen, word-ean. - Jarraian PowerPointak egin genituen. Ideia nagusiak ipiniz. Azalpena euskaraz bazen Powerpointa gaztelaniaz izan behar zen. - PowerPointak bukatu ondoren entseguak egin genituen, familien aurrean ondo ateratzeko. Eta bukatzeko maiatzak 12an familien aurrean aurkezpena egin genuen. Oso pozik bukatu genuen!!!!

2016/04/26

ASIER ALTUNA SAN ANDRES ESKOLAN





Asier Altuna

Gure hiruhileko honetan gure proiektua  “Pelikulak” da eta horren barruan adituak gelara ekartzea pentsatu genuen.

Irakasleek Asier Altuna zinema zuzendari gidoilariaren helbidea lortu zuten, eta ea etorri ahal zuen mesedez, eskatu zioten.
Berak baietz esan zuen, eta 2016.eko apirilaren 18an 5.mailara etorri zen.

Gure proiektuaren barruan, pelikulen planoak aztertzeko berak zuzendutako Topeka laburmetraia ikusi genuen. Etorri zenean Topekari buruz galdetu genion. Asierrek bere lagun baten liburuan oinarrituz egin zuela Topeka laburmetraia esan zigun.

Asierrek txikitan amets asko edukitzen zituen. Denak koaderno batean idazten zituen ahaztu baino lehenago. Bere  ametsetan oinarritzen da pelikulak egiterakoan.

Baita txikitan bere lehengusuarekin marraztu eta hainbat gauza egiten zituela kontatu zigun ere. Marraztea asko gustatzen zitzaionez arte ederrak ikasten hasi zen. Ez zen asko saiatu , eta  azkenean ez zuen gainditu. Baina ikasten jarraitu zuen.

Ondoren berak egindako laburmetrai bat ikusi genuen “Ezin – Neighbor”. Asierrek benetako historia bat zela ezan zigun. Euskal Herriko biolina jotzen duen emakume bat, beste herrialde batera doa, bere taldearekin kontzertu bat ematera. Bukaeran barru-barrutik irrintzi bat ateratzen zaio. Han dauden guztiak hasieran aho zabalik gelditzen dira. Gero txaloka hasten dira.


Bitartean  gure irakaslea guk egindako bi pelikulak ipintzen saiatu  zen. Arazo teknikoak direla eta ezin zuenez gelan ipini eta gela txikian funtzionatzen zuenez, bukatu ondoren Asierri erakutsi zizkioten  egindako laburmetraiak.

Saioa oso interesgarria izan zen. Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen Asierrekin.





2016/03/18

ZER DA? NOR DA?



ZER DA? NOR DA?
JOLASA – LEHIAKETA


Euskara ikasten ari garenok jolas bat egin genuen. Hiru deskribapen / asmakizun egin genituen. Gure jolasean parte hartzeko hiru deskribapenak asmatu behar zituzten. Pasilloan kutxa bat ipini genuen. Kutxa horretan erantzunak ipini behar zituzten. Papertxo berdinean euren izena, abizena eta zenbatgarren mailakoak ziren ere. Parte hartu zutenek erantzunak  ipini zituzten. Erantzun guztiak zuzenak izan behar ziren. Asmatu zutenen artean zozketa egin genuen, eta irabazleak saria izan zuen. Martxoaren 17an erantzunak kutxan sartzeko azkeneko eguna izan zen. Egun horretan kutxa jaso genuen. Zozketa martxoaren 18an, 10:30ean liburutegian egin genuen. Irabazlearen izena pasilloan ipini genuen.
Lehiaketan jende asko parte hartu zuen!!!

Gure taldearen izena: JACMAGUJONJMASALJU 





DESKRIBAPENAK

1. Mutila da. Altua da. Bera oso ona da. Gurekin egon zen. Bizi den herrian hondartza dago. Ile marroia dauka eta ile luzea du. Begi marroi-berdexka dauzka. Azala zuria dauka. Bizarra du. Gure pertsonaiari gauza asko egitea gustatzen zaizkio. Marrazkiak egitea asko gustatzen zaio. Zapatilak berdeak janztea  maite du. Gure lagun misteriotsua  umoretsua da,  euskara oso ondo daki.         ZEIN DA???? NOR DA????    

2. Handia da, jende asko sartzen da leku horretan. Eserleku asko daude. Eibarren dago.Batzuetan handik jende asko pozik ateratzen da, beste batzuetan haserre. Leku honen ondoan  oso ezagunak diren bi dorre daude. Lau argi-foku handi ditu. Oso jende ezagunak jolasten du bertan. Urdina eta gorria da. Batzuetan telebistan eta egunkarietan ikusi ahal da. Aipatzen ari garen tokian batzuk korrika egiten dute. 103x 65 m2 neurtzen du. Jendea sartzeko txartelarekin edo sarrerarekin joan behar da.   
                                    ZER DA????                                                              
3. Leku askotan aurkitzen da. Ezaguna da. Batzuk handiak dira eta beste batzuk ez horren handiak. Gauza asko topa ditzakegu, eta denak saldu egiten dira. Kafetegi bat du eta supermerkatua ere. Aparkaleku handi bat dago. Eibarren horrelako bat aurkitzen da, bere izena berdean eta txurian idatzita dago. Solairua asko ditu. Igogailua ditu eta eskailerak ere. Ego-gain ondoan dago, leihoak handiak dauzka.                                ZER DA?????



ERANTZUNAK:
ADUR
IPURUA
CORTE INGLES


GURE LEHIAKETAREN IRABAZLEA:

NAIA ORTIZ














2016/03/01

YOLANDA ARRIETA




 YOLANDA ARRIETA!!

Gu 3. ziklokoak Yolanda Arrietaren liburua irakurri dugu “Nitaz ahaztu dira.”
Binaka etxera eraman dugu etxeko lanak bezala,  etxean irakurri eta eskolara ekartzeko prestatzen dugu. Esanahi batzuk bilatzen ditugu, gero gelan kontatzeko zer esan nahi duen.
Gelan altuan irakurtzen dugu etxean prestatutakoa. Ondoren esanahiak esaten ditugu besteak jakiteko.

“Nitaz ahaztu dira” ipuinean gertatutakoaren laburpen txiki bat egingo dizuegu, Yolanda Arrietak idatzitakoa:

Neskatxa bat etxera joaten da, bere gurasoak bertan ez daudela ohartu da. Ama eta aitari deitzen dio eta telefonoak kale, amonari deitu eta erantzungailua, aitonari ez, ez daukalako telefonorik.
Bere gurasoak ez badaude etxean esaten diote etxeko lanak egiteko.
Beko okindegira joaten da eta okinarekin hitz egiten du.
Denbora pasa ondoren Madrilera doan autobusa hartzea pentsatzen du, ez daukanez dirurik atzeko atetik sartzen da emakume batekin.
Hurrengo geltokian amona bat sartzen da, begi urdin eta hile zuriarekin. Neskatxaren eserlekuaren ondoan esertzen da. Ondoren amonak, Pipi Galtza Luzeren antza daukala esaten du eta ipuin bat lagatzen dio, zerbait barruan duela .

ETXERA HELDUKO DA?


                                                      BIOGRAFIA

        
  • Yolanda Arrieta, Etxebarrian jaio zen uztailaren 6an, Usurbilen bizi da, eta 52 urte ditu.
  • Haur Hezkuntzako irakaslea eta Euskal idazlea da.
  • Irakasle ikasketez gain, antzerkikoak,  kultur eta gizarte antropologikoak ere egin ditu.
  • Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzeaz gain, literaturara hurbiltzeko saioa egin ditu haur txikien, guraso eta irakasleekin.
 
  • SARIAK: ( 3 sari garrantzitsu izan zituen.)
      Jostorratza eta haria lana gaitik.
     Max saria, Groau! lana gaitik. 
     Euskadi literatura saria 2015ean,(argiaren alaba) lana gaitik.

Hainbat liburu argitaratu ditu bai haurrentzat eta bai helduentzat.         

Yolanda Arrieta Otsailaren 18an etorri zen, 5 eta 6. mailakoengana. Lehenengo 6.mailara joan zen eta ondoren guregana, jolas batzuk erakutsi zizkigun, eta “Nitaz ahaztu dira.” ipuinaren buruz hitz egin zigun.

Gure iritzian Yolanda Arrieta oso jatorra eta barregarria da.  Eta saioan oso ondo pasatu genuen.